11 julio 2011

Txantxangorria naiz baso ilunetan....

El txantxangorri, Erithacus rubecula, inconfundible, es un pájaro con la frente y pecho rojo, enmarcados en un cuerpo gris. Es muy característico sus negros ojos, que lo hacen muy amigable. Es muy abundante en nuestros bosques, y muy conocida su relación con el cuco. Se incluye un pequeño "cuento" en euskera del cura y literato Anes Arrinda, en el que se describe de forma poética perfectamente su biología.

Txantxangorria Gaztelumendiko baso batean
Bere umeentzako kabia egiten zoraturik zebillen Txantxangorria, batetik bestera txotxa-biltzen. Udaberria atejoka zegon eta ibilli egin bear kabirik egingo bazan. Lenengo ta bat, lekua aukeratu. Gero, txotx lodikoteak eutsigarri bezela, kanpotik; belar-izpiak bigungarri, barrutik... Zenbat joan-etorri, zenbat neke!

Noizbaiten, orratio, kabia eratuta zegoan. Ondoren, lanik miñena eta neketsuena zetorren: arrautzatxoak ipiñi. Txorien kabietan arrautzatxoak sekulan ikusi al dituzu? Gauza politagorik...! Pinportadun margo-kolore guzietakoak dituzu. Lau arrautzatxo jarri zitun maiteki bere kabian gureTxantxanek. Lau arrautzatxo zoragarri. Bere erraietatik sortuak laurak. Epel-epelak. Lan arekin gaixo ere jarri zitzaigun gure txori panpoxa, sukarretan bero. Bero artan gorde bear bere erraietako frutua...


Bitartean, kuku maltzurra zugaitzetik zugaitzera egaka lasai. Berak ere Udaberriaren irrintziari erantzun nai lioke, baiña neke askorik gabe. Zertarako? Tontoren bat billatuko dut baso-baltzaren batean...

Txantxangorri egarri da, egoi-aizeak irten bait du goizetik. Iturria, berriz, an beeko zokonean dago. Arbolaren puntan, kukua zai. Txantxan galdu danean ur-billa, kabiko lau arrautzatxoen erdian jarri du berea, aundia eta mardula. Agur esanda, badoa.
Petirrojo en un bosque de Gaztelumendi
Txantxan kabira eldu danean, ama-rniñak bero-bero eginda egon arren, ziria sartu diotela konturatu da, maltzurkeriz sartutako arrautza berria. Epela ura ere. Zer egiñ? Ama-miñak beste griña guziak zapaldu ditu eta onartu du bere kabian...

Egunak pasa dira, arrautzak erdibi dira eta ondoren, bost ao zabal-zabalik agertu. Lau txikien erdian ao zabal aundi bat. Beronek bakarrik ematen dio beste lau txikiakbaiño lan geiago. Jan da jan, bostak azi dira; baiña, danentzako kabian tokirik ez, bosten artean bat oso aundia bait da. Aitaren maltzurkeria semearengan agertzen da: ego-bizkarrakin bultzaka bota ditu beste guztiak kabitik kanpora, kukukumea gelditu da iñoren kabian jaun da jabe... Amaika orrelako...!

No hay comentarios: