Txantxangorria Gaztelumendiko baso batean |
Noizbaiten, orratio, kabia eratuta zegoan. Ondoren, lanik miñena eta neketsuena zetorren: arrautzatxoak ipiñi. Txorien kabietan arrautzatxoak sekulan ikusi al dituzu? Gauza politagorik...! Pinportadun margo-kolore guzietakoak dituzu. Lau arrautzatxo jarri zitun maiteki bere kabian gureTxantxanek. Lau arrautzatxo zoragarri. Bere erraietatik sortuak laurak. Epel-epelak. Lan arekin gaixo ere jarri zitzaigun gure txori panpoxa, sukarretan bero. Bero artan gorde bear bere erraietako frutua...
Bitartean, kuku maltzurra zugaitzetik zugaitzera egaka lasai. Berak ere Udaberriaren irrintziari erantzun nai lioke, baiña neke askorik gabe. Zertarako? Tontoren bat billatuko dut baso-baltzaren batean...
Txantxangorri egarri da, egoi-aizeak irten bait du goizetik. Iturria, berriz, an beeko zokonean dago. Arbolaren puntan, kukua zai. Txantxan galdu danean ur-billa, kabiko lau arrautzatxoen erdian jarri du berea, aundia eta mardula. Agur esanda, badoa.
Petirrojo en un bosque de Gaztelumendi |
Egunak pasa dira, arrautzak erdibi dira eta ondoren, bost ao zabal-zabalik agertu. Lau txikien erdian ao zabal aundi bat. Beronek bakarrik ematen dio beste lau txikiakbaiño lan geiago. Jan da jan, bostak azi dira; baiña, danentzako kabian tokirik ez, bosten artean bat oso aundia bait da. Aitaren maltzurkeria semearengan agertzen da: ego-bizkarrakin bultzaka bota ditu beste guztiak kabitik kanpora, kukukumea gelditu da iñoren kabian jaun da jabe... Amaika orrelako...!
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Puedes hacer los comentarios que quieras..... siempre con respeto. Podrán también ser anónimos. Milla esker zure laguntzagatik.