11 marzo 2012

Inpernua.....

Sarcoscypha coccinea
Potrotaraino nago, nazkatuta, aizu normal!, asta los güebos, gutxi gora behera denok bezala, ezer ez arrarorik, edonorekin hitz eginez gero gauza bera somatzen da, argi izpirik bat ere ez zaigula berotzen bada egunerokotasuna, Gazteluko azken udal batzarrean, betiko betikotasun nazkagarri omen zen nagusi, diru zikina, girorik ez, ezta herririk ere, laino ilunak, bertso ahaztuak, penagarri, eta depostre biolentzia, bizilagun ezaguna beste baten etxera joan eta kolpeka hasi, egunerokotasuna, asta los kojones.....

Asier, zaldiz doman
....eta bi aldiz pentsatu gabe Gaztelura igo naiz edertasunaren bila, azken finean merezi duen protesta bakarrra bait da, eta basoan txanogorritxu onttoa bilatu dut, eta herrian bertan Asier, pozik, alai, bere zaletasun aiene batean, kalean gora kalean bera, zaldiz doman....

...tira, atzo bertan Euskal Telebistan esan zuen Amaia Zubiriak..... Herri txikia, inpernu handia..... eta, tamalez, gaur egun Gaztelun egia borobila da, baina hala ere, esaera guztiak kontraesaera ere badu, eta horren bila nabil azken egun hauetan... zu zeuk, zure erretratua ere eginda dago..... hurren bat arte, eta zorion izan.

No hay comentarios: