Timoteo eta Simona ezkontza egunean |
Orokorrean exteak ez baina mendiko bordak arrisku bizian daude, duela bi urte adibidez Aragorreko beheko borda kolapsatu egin zen elurte baten ondorioz, borda ikaragarri eder eta handia zena, baina inguruko belazean pinudia landatu, mendiko abelzaintza gero eta gutxiago landuz, eta.... akabo, holakoak erabiltzen ez badira, gero ala lehen suntsitzen dira.
Ba, laguna, Gazteluko bizilaguna, gazteluarra, hona hemen Timoteo Jauna eta Timoteoren txabola, garai bateko ikurra, Aitzulu paraje aldean dagoena, bitxia, txikia, borobila, kare harriz egindakoa, teilatua lurraz berriz, 1.951ean eraikia, Timoteo Gabirondo jaunak bere eskuz propio egindakoa, gazteluarraren ARTZAI baten lan ederra.
Timoteo Gabirondo, Rosita alabarekin |
Timoteoren txabola 2010ko urtean |
Txabola, Aitzulu belaze aurrean dago, pista ona ondoan kotxez ailegatzeko, malda txiki batean.... baina inguruko zorua, inguruko lurra mugitzen ari da, eta orma harriak nabarmenki ari dira mugitzen; peritaje behar beharrezkoa da, uste dut ezer ez eginez gero, bizpahiru urteetan eroriko dela.
Txabolaren inguruko lizar babesa, betiko babesa egin beharko zuen, burdinez, enkofratua, eta abar.
Timoteoren txabola 2012ko irailean |
Deia larria da hau, karrasia, amorrazioz egindakoa, errespetorik ez daukagulako gure arbasoen lanaz, urrezko zezen baten atzean gabiltza korrika, norabiderik gabe, eta begi aurrean atzokoa galtzen, etorkizunik gabe ari gara geratzen.
Gazteluarra, zure esku dago Timoteoren txabola berreskuratzea, baina oso denbora gutxi duzu, gero ez kexatu.... eske ez nekiela!
Timoteo gazte oso gazte zendu zen eta bere txabola bide berberan dago, zerbait egin beharko da, merezi du eta.
2 comentarios:
Timoteo Gsbirondo nire atona zen baina nik ez nuen ezagutu ni jaio nintzenerako hilda zegoen nire amak 16 urte zituela hil zen.
Uxue, harro harro izan beharko aitonarengandik ezagutu ez arren, on izan eta agur bero bat
Publicar un comentario