Abenduaren 27an Urkieta mendian 854 m asnm, Ilarratzu gainan, naparra, eta tontorraren buzoian, plastikozko poltsa batean sartuta saria, olerkia, hala esaten du ezezagun batek, bidea eta helmuga aurkituko delakoan.....
Zuk esan zenidan
bizitzari egiteko leku betazaletako tartean
eta ureztatzeko neguko orri zuriak
zuk eman zenidan
kristal atzetik gogoa ateratzeko manera
eta krabelina behar nuenean
gogoratuko duzu heriotzak zuen masail horia
gelako itzal ketsuan
agurea eta amona aulki marroietan
betebeharrekin jarrita
korridorean zoru freskoa
pausu ahul batzuen azpitik
eta negar pixka bat isilik
haurraren bideak leuntzen
bi koadrotan arbasoak
denbora hatzetan balego bezala
eta behakoak horman erahilak
edo ezpain gorrien puzturan
jendetza triste marmarka
besarkadak eta intsentsua
pertsonen joateaz solasa
eta bihotzean gorde ezin lurpera zeramaten kaxa
eskaileretan beheruntz baldar
karreran
kalean
airean
geldiro kanpaiak
haurtzaroa iheska
arropa beltz haiek
ta atea itxi zuteneko danbada
No hay comentarios:
Publicar un comentario