Larte gaina, 2013.12.11ean |
Antza denez tumulu funerario dena baten garbiketa leun eta nekatsu egin ondoren saria suertatu zen emaitza, lantza punta bat azalduz lurperatuta.
Lantza punta |
Lehenik eta behin lantza punta erabat garbitu egin da eta neurtu, eta argazkian azaltzen denez 14ko zentrimetrokoa gutxi gora behera.
Ikatza berriz 1.464 -1.364 BP (before present) datatua dago, horrek esan nahi du hortxe bertan duela 1.400 urte sua egon zela, besterik ez, nolako sua edo zertarako erre, oraindik ere interpretatzeko dago, hala ere argi eta garbi mugatzen da denboraren aldetik hortxe gertatutakoa, beraz V-VI mendearen historiak, garai ilunetakoak, erromatarren inperioa deusestatuta izan ondoren.
Larten bertan garai haietan bizi zen jendea, lurraldea kudeatzen, herrixka zaintzen, gabeziak gordetzen, urratsak uzten. Gero eta garbiago dago Larte mendian kastro bat izan zela, nolakoa zen jakiteko berriz lan dexente dugu aurrean.
Zorionak Aranzadi!
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Puedes hacer los comentarios que quieras..... siempre con respeto. Podrán también ser anónimos. Milla esker zure laguntzagatik.