Gaur bertan gazteluarrek urtero egiten dute peria ospatu dute aste kulturalaren barruan, jubilatuen bazkaria izan baino lehen, zazpi dira erromako zubiaren koloreak, asteko egunak edo bekatu nagusiak, hona hemen gaurko zazpi argazki xume egungo Gaztelu giroa isladatzeko asmoz.... on egin!
09 noviembre 2014
05 noviembre 2014
Pentsalari arrotza basoan
Pago bakartia basoaren hertzean |
Garoa ihartzen |
Hagin bakartia pagadian |
Gaur egun Elosta inguruan ez dago gurutze biderik, hortik ez doa iñor inora, oso jende gutxi ibiltzen da, artzai, orkatza edo ehiztaren bat ezik, leku bakartia, gaina zikina basoaren barruan, baina pagadi ikaragarri ederra eta oso hurbil, saria, Malloaken bistarik ederrenak, azpian Betelu, Araxes, Araitz bailara eta aurrean bertan Aralar.
Pleurotus ostreatus, belarrilandu edo pagoziza |
Oudmansiella mucida, kolibia lingirdatsuen esporada |
Garoa marroi gorrixka itxura hartu baino lehen horitu egiten du bazterrak, larreak, mendiak, eta osto aldera hurbilduz gero "fraktaleak" ikusiko dugu, adarrak, erroak, kostaldea, bai, bai, kostaldea ere fraktal itxura hartzen bait dute, simetria berezia, berdintsua bai, baina eskala desberdin neurtu behar dugun simetri bitxia.
Ontto garaia denez pagadian Pleurotus ostreatus eragiten dit berriro ere gelditzeko jaidura; supermerkatuetan erretiluetan eskuz daudenak, basoan berriz plastikorik gabe distiratsu, txuri-txuriak eta goxoak. Bere lekuan uzten ditut, ikutu ere gabe, bere patu propioa izan dezatela.
Elosta Pagadia |
Kolibia lingirdatsua dut aurrean, pago adar erorita batetik jaioa, eta enborra zuri zuria, esporak, esporada, baina aizu Basajaun Jaunak, esporak lameletatik behera egiten baldin badu, zergatik aukera honetan goikaldean daude, eta erantzuna hego haizean dago, emakume haizean, behetik gora egin dituzte esporak orgia balira bezala udzaken udaratsu berezi honetan, haizea, berotasun eta sexuaren hertsaduraren influentziak.
Arraroa bada ere pagadia argitsu dago, iluntasuna nagusia zen udaran eta ostoak erortzean daude eta oraindik ere argi gehiago sartuko da basoan hemendik aurrera, basoa biluztuko da eta hurrengo bisitan ere arrotza izango naiz, muga guztien aparra putz egiten..
03 noviembre 2014
Suscribirse a:
Entradas (Atom)