Páginas

05 noviembre 2014

Pentsalari arrotza basoan

Pago bakartia basoaren hertzean
Basoan sartzean milaka begi dituzula kolko gainean baina inor ez duzula aurrean topatuko pasadizo ezaguna da mendi gizoneen artean. Hasieratik egia esango dizut, hemen ez dago eleberri polizialan bezala ezuzteko bukaera, arrotza ni naiz, basozaina, eta basora joan naiz lehenik eta behin Basajauni baimena eskatuz, egunari agur apala eman ondoren.

Garoa ihartzen
Sarrera egokia egin eta gero poliki, mantso, leun, oinkadaz oinkada haizea eta usainak aditzen, adi ustekabeak prest izateko, jadanik basoan nago begirada gisa derrigorrez aldatzen. Egindakoa ondo dago baina basoaren ezagutza jabetzeko zientziaren tresnak eta gaurko baliobideak hasi behar ditut erabiltzen.

Hagin bakartia pagadian
Argazki guztiak azaroaren 1ean egin nituen Elosta mendian inguruan. Larte Gazteluko mendia baldin bada, eta Ulizar lerrotik altuena, hurrengoa Napar aldera Santa Barbara izanik, Gorritiko gaztelua gainan bertan duena, eta azkenik Elosta batzuentzat Erroizpe mendilerroaren azken mendia, beraz ezagutzaren mugan nago erabat murgilduta.

Gaur egun Elosta inguruan ez dago gurutze biderik, hortik ez doa iñor inora, oso jende gutxi ibiltzen da, artzai, orkatza edo ehiztaren bat ezik, leku bakartia, gaina zikina basoaren barruan, baina pagadi ikaragarri ederra eta oso hurbil, saria, Malloaken bistarik ederrenak, azpian Betelu, Araxes, Araitz bailara eta aurrean bertan Aralar.
Pleurotus ostreatus, belarrilandu edo pagoziza

Oudmansiella mucida, kolibia lingirdatsuen esporada
Gaur egun hiriarteko bide guztietatik kanpo dago Elosta, baina beste hainbeste garai ahaztuta batzuetan Elosta ba omen zuen garrantzia, egia esateko oraindik ere ez dakit nolako garranztia, baina harri hesi zahar zaharrak daude, harri multzo arraroak ere hor nonbait, bere lekuetatik kanpo harri multzoak, harrespilak ote diren ala ez, jakintsuen eritziari itxoin behar diogu.

Garoa marroi gorrixka itxura hartu baino lehen horitu egiten du bazterrak, larreak, mendiak, eta osto aldera hurbilduz gero "fraktaleak" ikusiko dugu, adarrak, erroak, kostaldea, bai, bai, kostaldea ere fraktal itxura hartzen bait dute, simetria berezia, berdintsua bai, baina eskala desberdin  neurtu behar dugun simetri bitxia.

Ontto garaia denez pagadian Pleurotus ostreatus eragiten dit berriro ere gelditzeko jaidura; supermerkatuetan erretiluetan eskuz daudenak, basoan berriz plastikorik gabe distiratsu, txuri-txuriak eta goxoak. Bere lekuan uzten ditut, ikutu ere gabe, bere patu propioa izan dezatela.
Elosta Pagadia

Kolibia lingirdatsua dut aurrean, pago adar erorita batetik jaioa, eta enborra zuri zuria, esporak, esporada, baina aizu Basajaun Jaunak, esporak lameletatik behera egiten baldin badu, zergatik aukera honetan goikaldean daude, eta erantzuna hego haizean dago, emakume haizean, behetik gora egin dituzte esporak orgia balira bezala udzaken udaratsu berezi honetan, haizea, berotasun eta sexuaren hertsaduraren influentziak.

Arraroa bada ere pagadia argitsu dago, iluntasuna nagusia zen udaran eta ostoak erortzean daude eta oraindik ere argi gehiago sartuko da basoan hemendik aurrera, basoa biluztuko da eta hurrengo bisitan ere arrotza izango naiz, muga guztien aparra putz egiten..

1 comentario:

  1. Multi-line slot machines have turn out to be more popular for the reason that} Nineteen Nineties. These machines have multiple payline, meaning that seen symbols that are not aligned on the primary horizontal could also be} thought-about as profitable combinations. Traditional three-reel slot machines generally have one, three, or five paylines whereas video slot machines might have 9, 15, 25, or as many as 1024 totally different paylines. Most accept variable numbers of credit to play, with 1 to 15 credit per line being typical. The higher the amount wager, the upper the payout will be if the participant wins. Nowadays, anybody strolling right into a on 퍼스트카지노 line casino for the primary time will be shocked by how advanced the modern slot machines are.

    ResponderEliminar

Puedes hacer los comentarios que quieras..... siempre con respeto. Podrán también ser anónimos. Milla esker zure laguntzagatik.