GazteluBerri

Envía tus colaboraciones a   gaztelu@basozaina.com   MILA ESKER

2016/11/19
Aurtengoan Gazteluko babarrunek jaso dute saria. Babarrun Ekoizleen Lehiaketako lehen saria Gazteluko Iriarte baserriko Luis Angel Jauregik eskuratu du. Bere amak jaso du saria. Bigarren Legorretako Joxe Mujikak egin du eta hirugarren Albizurgo Juan Ugartemendiak.

2012ko azaroaren 10 eta 11ean, kultur astea
AZAROAK 10, LARUNBATA
13:00. Haurren bazkaria.
16:30. Umeentzako jolas-tailerrak Erroizpe Azpiko elkartean.
19:00. Gazta zati bat filma.
21:00. Kantu afaria, Erroizpe Azpiko elkartean.

AZAROAK 11, IGANDEA
10:00. Azoka goiz osoan zehar: bertako produktuak, tresnak…
13:30. Erretirodunentzat bazkaria, Erroizpe Azpiko elkartean.



2012/03/30 Censo población 2011 en Gaztelu (klik irudian bertan handiago egiteko).



2011/11/21 Hauteskundeen emaitzak Gaztelun


2011/10/04 Martintxoenean sutea
Martintxoeneako teilatu errea
Gaur goizean bertan Martintxoenean sutea gertatu da, kalteak handiak badira ere, teilatua, altzariak eta abar, konponketarako lanak jadanik hasi dira.

Sute baten ondorioz "stressa" nagusi izan arren, galerak handiak eta negargarriak ere bai, etorkizun handikoa dugu Martitnxoenea.

Luisa, salba bedi ahal izango duena....... baina oraindik ere badago itxaropena, animo!


2011/09/22 Uliko erromeria

Urtero bezala urriaren 12an Uliko erromeria ospatuko da, ondoren bazkaria egongo da. Eguraldi ona izanez gero Uli-n bertan izango da bazkaria eta txarra egingo balu Gazteluko Erroizpe Azpiko Kirol eta kultur elkartean egingo litzateke. Izen emateko azken eguna urriaren 6a ostegunean da eta udaletxean bertan eman beharko da.


2011/09/29 Donostiako Zinemaldia

Martintxoeneako JoseLuis aurten dugu Donostiako Zinemaldia  zuzendari bezala estrainiko aldiz.

Rebor, beti izango duzu Gaztelu atseden leku gozo eta paraditsua.

Zorte on izan!

2011/06/23 Tolosaldeko Hitza, Mikel Belloso, Gazteluko alkatea 
Gaztelura ezkondu eta alkate kargua hartu du Mikel Bellosok (Tolosa, 1985), Bilduren ordezkari bezala. Ilusioz eta lanerako gogoz agertu da.
Pilotari izatetik alkate izatera; badago aldea.
Pilotari bezala nire zikloa lehengo urteko abuztuan bukatu zen. Hala eta guztiz ere, nire bizitzak pilota munduari lotuta jarraitzen du oraindik, haurrekin ibiltzen bainaiz Tolosan eta Ibarran. Garai aldaketarekin eta Bilduk sortu duen ilusio guzti horrekin, Gaztelun leku bat bete beharra zegoela ikusten zen. Norbaitek hartu behar zuen eta…
Zuen kasuan, udaletxeko ardura jarraipen bat da, aurreko alkatea eta zinegotzia zuekin baitira udalean. 
Herri batzuetan, udaletxera sartu direnek dena berria izango dute. Gazteluren kasuan, jarraipen bat da. Aurrez egon direnek lana gogotik egin behar izan dute, gauza batzuk zuzentzeko. Orain, aurreko alkatea eta zinegotzi bat gurekin aurkitzen dira. Guztiok lanerako gogotsu gaude.
Zuri ere lagungarri izango zaizu, funtzionamendura egokitzeko.
Abentura honetan sartu nintzenean dena berria zen niretzat. Ez nekien nire burua honetarako prest egongo zen edo ez. Baina lehengo alkatea eta zinegotzia ondoan edukitzeak, egia esan, gauzak asko errazten dizkizu. Edozein zalantza duzula ere, deitu edo beraiekin egoten zara. Lana egiterako garaian, beraz, guretzat ez da erabat berria.
Zein dira lau urte hauetan herrian burutu nahi dituzuen proiektu  nagusiak? 
Urteetan harrobiarekin ibili gara lanean, eta harrobiko bete lana bukatzea izango da lau urte hauetako helburuetako bat. Berrikuntza bezala, beste proiektu batzuk ere sartu ditugu.
Herriko tabernak 12 urte daramatza itxita, eta bultzada bat eman nahi diogu herriak bizitasun puntu bat izan dezan. Jendea etortzen denean, tristura puntu hori aurkitzen du, ezer hartzeko aukerarik ere ez baitago. Taberna irekitzea aztertu behar den bezala, haur eskola bat jartzea ere ikusi beharko da. Bertan dauden eta egon litezkeen haurrek Tolosaraino jaitsi beharrik izan ez dezaten. Plazan haurrentzako parke baten beharra ere aipatu izan dugu.
Plaza inguruko etxebizitzak zein egoeratan aurkitzen dira. 
Osingoieneko pisuak egin eta adjudikatu ziren. Sei pertsona edo bikotek hartu zituzten eta martxan jarri zen. Ondoan, bi familientzako hiru etxebizitza egiteko proiektua dago martxan.  Hauetatik bat adjudikatuta dago, bi pertsonek azaldu baitzuten interesa. Une honetan eraikitzailea aukeratu eta martxan hartzea gelditzen da.
Beste biak egingo al dira? 
Beharren arabera egingo dira. Eskaririk balego, berriro ere zerrenda zabalduko litzateke, pixkanaka etxebizitzak betetzen joateko.
Gaztelun nola aurkitzen da herri giroa? 
Azken urteetan enfrentamenduak egon dira herri honetan. Nire ustez, iraganeko gauzak bazter batean uzteko garaia da. Beste ikuspegi batekin aurrera begiratu beharra dago. Bildutik udaletxeetan parte hartzea bultzatzen da, herri guztia elkarrekin joatea. Enfrentamendu guztiak ez dira egun batetik bestera bukatuko, baina errespetuz eramaten jakin beharko dugu. Herritarren artean errespetu falta hori adierazi gabe, ahalik eta hobekien moldatu behar dugu. Ea denborarekin gauzak pixka bat konpontzen diren.


Candidaturas en Gaztelu a las elecciones municipales 2011


Partido Popular (P.P.)
  1. Dña. Elisabeth Sanchez Salinas and.
  2. Dña. Maria Belen Garcia Rodriguez and.
  3. Dña. Maria Paz Bautista Lucas and.
  4. Dña. Magdalena Roman Marco and.
  5. Dña. Ana Maria Blasco Irles and.
Udaberri Taldea
  1. Dña. Izaro Goikoetxea Aguirreurreta and. (Independiente).
  2. Dña. Mónica Ansorena Izaguirre and. (Independiente)
  3. Dña. Idoia Goicoechea Gabirondo and. (Independiente).
  4. Dña. Marene Arrizurieta Bildarratz and. (Independiente).
  5. Dña. María Teresa Aranzabe Saizar and. (Independiente).
Ordezkoak/Suplentes:
  1. ‑Dña. María del Carmen Amondarain Ibarlucea and. (Independiente).
  2. Dña. Antonia Saizar Gurrutxaga and. (Independiente).
‑Bildu-Eusko Alkartasuna (EA) /
Alternatiba Eraikitzen (EA- ALTERNATIBA)
  1. D. Mikel Belloso Arsuaga jn.
  2. Dña. Aitziber Barandarain Caballero and.
  3. D. ­Patxi Iturriaga Mugica jn.
  4. Dña. Yoana Mendez Urdangarin and.
  5. D. Jose Maria Echeverria Iturrioz jn.
Ordezkoak/Suplentes:
  1. D. Garikoitz Aranzabal Lasa jn.
  2. Dña. Maria Yurre Olano Goikoetxea and.
  3. D. Jose Manuel Arias Alvarez jn.


2011/02/14 Tolosaldeko Hitza, Herriko kirolariei omenaldia
Herriko kirolariei eta Julian Goñiri omenaldia egin zioten gazteluarrek. Horretarako, urtarrilaren 30ean bi ekitaldi ospatu zituen Gazteluko Udalak. Alde batetik, zinegotzi zen Julian Goñiren bigarren urteurrena zela eta gogora ekarri nahi nahi izan zuen «bere lanerako grina eta bere indarra». Herriko kirolariei ematen zaien ikurra Goñik banatzen zuela eta, berak hasitako lana «ohorez betetzen ari direla» ere gogorarazi nahi izan zuen udalak. Horregatik, aurten bi ekitaldiak batera ospatu zituzten. Bigarren ekitaldia «herriko kirolarien lana eskertzea eta zoriontzea izan zen».

Honela, Gazteluko Udalak hainbat herritarrek urtean zehar egindako kirol saioetan lortu dituzten emaitzak ere gogorarazi nahi izan ditu. Herrian herri kirolen inguruan afizio handia dago, horren erakusle mota honetako txapelketetan eskuratutako lorpen guztiak. Nazioarteko nahiz Euskal Herriko hainbat sega txapelketetan parte hartu dute zenbait gazteluarrek, eta baita garaipen garrantzitsuak lortu ere. Yurre Olano, Joxe Gabirondo, Andres Etxeberria eta Andoni Goikoetxea dira txapelketetan parte hartu duten segalariak. Azkenak, San Juanetako batel txapelketan bosgarren postua ere lortu zuen. Josune Gorostidi ere herri kiroletan aritu da. Zehazki Euskal Herriko trontza eta oskol txapelketetan, lehen eta bigarren postuak lortuz, hurrenez hurren. Ramontxo Otegik estatu mailako nahiz Euskal Herriko maratoi eta mendi lasterketan hainbat sari eskuratu ditu. Mikel Belloso pilotariak, Gipuzkoako buruz buruko txapelketa irabazi zuen. Eta, azkenik, Jon Goikoetxea Hego Ameriketako Akonkagua mendiko gailurrera igo zen eta 7 Kontinenteko proiektuaren amaieran izan zen.

Gazteluko Udalak kirolariei egindako omenaldian «jende ugari bildu zen» eta ondoren hamaiketako bat egin zuten. Horregatik, Kultur Batzordeak «mila esker» eman nahi dizkiete hurbildu ziren guztiei.

2011/01/17 Tolosaldeko Hitza,  Maria Albisu gazteluarrak 102 urte
Ez da erraza 100 urtetatik pasatzea, baina Maria Albisu gazteluarrak 102 bete zituen urtarrilaren 14an. Udalak ere lore sorta batekin zoriondu nahi izan zuen, eta denek batera txokolate bero bat hartu zuten kontu batzuk esaten zituzten bitartean. Izan ere, oso umoretsu dago oraindik Maria.

2011/01/05  Tolosaldeko Hitza, Gaztelu bidean dagoen pabiloi inguruan txakurrekin kontuz ibili beharra dago
Iragan astean hiru txakur hil ziren Gaztelu inguruan pozoinduta. Aurrez, Baliarrainen sei hil ziren eta Berastegin «urtero» gertatzen omen dira intoxikazio kasuak.
Gazteluko kasuan, pozoia jan eta 15 minuturen bueltan txakurra hilik aurkitzen zen. Konbultsioak, ahotik aparra eta heriotza. Albaitariarengana joateko denborarik gabe hil ziren txakurrak.
Ertzaintzan salaketa jarri duenik ere bada, baina «oso zaila» da gertaeren nondik norakoak argitzea.
Zalantza kasuetan, gatza.
Gaztelun aurrez intoxikazio gehiago egon dira, baina iragan astekoa bortitza izan zen, bai behintzat pozoiaren azkartasuna kontuan hartzen baldin bada.
Tolosako Ibaiondo albaitari klinikan galdetuta, zer jan duten aurkitzea zaila dela onartu dute: «Txakur bat intoxikazio sintomekin ekartzen dutenean ere, ezin da ehuneko ehunean ziurtatu zer hartu duen. Alde batetik, ez dagoelako odol analisirik hori ziurtatuko dizunik eta ez dakigulako zer produktu jan duen. Hala eta guztiz ere, aurrekariak ikusita, intoxikazioa izan dela pentsatzen duzu». Lagin bat hartu eta laborategira eramateak ere ez omen du ezer ziurtatzen: «Pozoi mota asko daude eta laborategira eramatean, zein toxiko aztertzea nahi duzun esan behar diozu. Eurek bai ala ez erantzuten dute, eta pentsa, milaka toxiko mota daude».
Etxean txakurra duenak eta antzeko kasuren batean suertatzen denak, lehenik eta behin txakurrari botaka egitea probokatu behar dio. Horretarako, «modurik errazena, etxean izaten dugulako, gatzaren bidez egitea da».
Txakurrari gatza ematean, honek botaka egiten du eta horrela jan duena kanpora ateratzen da. Ondorengo urratsa, albaitariarengana ematea izango litzateke: «Ez badu botaka egiten, sabela garbitzen diogu. Horretarako karbono aktiboa sartzen diogu. Honek, pozoia pixka bat neutralizatu egiten du eta odolera pasatzea ekiditendu neurri batean».
Hala eta guztiz ere, Gazteluko bidean dagoen pabilioiaren inguruan, hiru kasuak gertatu diren eremuan, kontu handiz ibiltzea gomendatzen dute albaitari klinikatik: «Mendian txakurra lotuta eramatea zaila den arren, kasu hauetan gomendagarria litzateke. Ahoan zer sartzen duen kontrolatzea ere bai».

Diciembre de 2010
El ayuntamiento ha colocado una escultura conmemorativa de la desaparecida Ermita de Santa Cruz, en el lugar en que antaño estuvo. Lo que podemos decir por ahora es que esta escultura es un proyecto de Luisa Lopez Etxeberria........ en una próxima entrada se informará sobre la misma.

Noviembre de 2010
Consulta y bájate el programa oficial del fin de semana cultural en euskara en ...... ESTE ENLACE


Agosto de 2010
Consulta el programa de las fiestas Andra Mari Jaiak 2010 en ...... ESTE ENLACE.


Julio de 2010
Este mes de julio llega la noticia que Jose Luis de "Martintxoenea" ha sido nombrado director del Zinemaldia, Festival Internacional de cine de San Sebastián, que este año se celebra del 17 al 25 de septiembre. Cinéfilo y viajero empedernido ejercerá de gazteluarra en medio mundo. ZORIONAK.


mayo de 2010
Durante el mes de abril de 2010, Basozaina ha recibido 308 visitas de 17 países diferentes, que han visitado 635 páginas del blog. Nos han visitado de sitios tan exóticos como Maracaibo, Thesalónica, Cali, Bucaramanga, Vigo, Mar de la Plata, Urnieta y..... muchos madrileños. A todos ...... eskerrik asko - gracias.

10 de abril de 2010
Ramon Otegi gazteluarrak irabazi egin zuen larunbatean (2010.04.10) II. Trintxerpe-San Pedro Mendiko Herri Lasterketa. Gaztelaurrak 50 minutu eta 17 segundu behar izan zituen 13 kilometroko ibilbidea bukatzeko. Karreran 64 lasterkarik lortu zuten proba amaitzea. Ibai Alba hernaniarra bigarren postuan sailkatu zen 51:08 denborarekin eta Arkaitz Letamendia oñatiarra hirugarrena 51 minutu eta 17 segunduekin.