Nuestros expertos pastores te las aclararán.
escríbenos un correoe
Kontakto: gaztelu@basozaina.com
Miguel Garro artzaia |
Peio Uzurburuko artzaia |
Ardi arraza alemaniarra Gaztelun |
Arratsalde on
Hau aukera ederra benetako jakitunei galdetzekoa!
Mexikon bizi garen euskaldun bikotea gara. Euskal Herrira itzultzekotan gabiltza eta bizimodu berrian gaztagintza izan nahi dugu ogibide nagusi.
Baina, egia esan, ez dakigu horren inguruko gauza handirik. Argituko dizkiguzue mesedez artaldearen eta gaztagintzaren ingurukoak?
- zenbat balio du ardi batek? dirulaguntzarik bada?
- zelakoa izan beharko luke artaldeak? zenbat buru, zenbat ar, zenbat eme, adina....
- zelakoa izaten da ugalketa?
- mediku kontrolik, txertorik... egiten diezue?
- zelakoa da lan urtea? garaiaren araberako lanak...
- ze tresneria erabiltzen duzue?
- zeintzuk dira gazta egiteko zailtasun nagusiak?
Hartara, konturatuko zinetenez, hasiberriak ere ez gara; jakinmin handia dugu, gogoa.
Bihotzez eskertzen dizuegu erantzuna.
Ondo izan
Jon eta Haizea
Bilbotik galdetzen du MT, 2014-04-22
Ardilatxen arkumei buruzko galdera bat egin nahi nizueke. Bizkaiakoa naz ta nire inguruko artzainei entzun diet arkumeak ez badu burua, belarriak eta hankak beltzak ez duela hasteko balio. Zergatik galdetu ezkero erantzuna da "beti egin dugu horrela, tradizioa ezin da apurtu". Baina nire ustez arrazoi bat egon behar da...Ba al dakizue zuek zergaitia?
Tradizioak nahi eta nahi ez aldatuz joan ohi dira, eta tradizioen zergatiaz euskeraz behintzat zaila da argitzea, batez ere aho hizkera nagusia denenan, zure galderak ez du erantzunik, eta Miguelen uztez ezta zentzurik ere.