|
Larte 2014ko otsailaren 2an |
Larte mendian erraz ikus daiteke putreak hegal egiten. Herrian bertan semea mutiko koskorra zela eta Gabirondo aldera paseoz gindoazela, putreak 20 metrotara hurbildu zitzaizkigun hegan egiten eta umea beldurrez hasi zen ikuskizun harrigarri horren tartean. Beste aukera batean Aitzulu aldean ikusi nuen putre gazte eta bakartia pinu batean jarrita eta dozena erdi bele inguruan jazarri eta erasotu bi orduz zirelarik, eta prismatikoaz erabat hipnotizatuta pasa nuen arratsaldea.
|
Larte 2014ko otsailaren 2an |
Arburuko Harkaitzan ailegatzear askotan ni neuk putreak ikaratu ditut, patxadaz harkaitz zeunden bitartean karroñeroak. Arburutik azpikaldean dagoen "muladar" maiz izaten dira putreak ezarritako abere hildak jaten. Indian ere Agra eta Jaipur bidean kotxez nindoala eta geldialdi batean, putre koadrilla handia egon nintzen ikusten metro batera, hemengoak berriz erraz ikaratzen dira hurbilduz gero, eta putreak bista ikaragarri ona daukate.
|
Beastegi, 2014ko otsailaren 2an |
Baina putreekin ikusi dudan berezi eta harrigarriena da, nola diren gai "haize termikak" hartzen, bi mila edo gehiago metro altuera hartuz eta Malloatik abiapuntuta planeatzen diren hegalaldi dotore eta leuna arana gurutzatuz eta ahalegin handirik egin gabe Larten bertan jartzen.
2014ko estrenatu dugun urte honetan Basozainak hegan egin eta egingo du Aralar mendialdera, ez putreen bila, baizik eta gure erro eta sustraien bila, Euskalerriaren Mendiaundi aldera, artzai zaharren bizimoduaren ezagutzan murgiltzeko, natura, mehategiak, bordak, bideak, arkuek, historia, alegiak eta kondairak mamitzeko asmoz.
|
Urritza Larten |
Asmoak beti asmo baina 2013ko Larten bertan izan dugun experientzia Arkeolan eta Aranzadiko lagunekin aprobetxatuz, opari gisa nahi diogu eskerrak buelta eman Aralar mendilerroan aurkitutako dugunaren berri ematen. Agiri bat ari gara prestatzen "Aizpearro, Basajaunaren Anfiteatro Majikoa"ren izenaz eta bizpahiru hilabete barru hementxe bertan izango duzu argitaratuta..... "papers" heterodoxoak, beti bezala. Adi egon!
Bidean ere badago prestatuta hitzaldi bat "Larteko Flora" izenekoa, aste kulturalean bertan emateko, Gazteluko bizilagunak nahi izanez gero.
|
2014-02-02 Larten |
Horrela ere euskera gero eta gehiago nahi dugu erabili Basozainean eta deia luzatzen dizugu kolaborazioa eskatuz: artikuluren bat, eritziren bat, argazkiren bat edo nahi izango duzun delakoren bat Basozainean azaldu nahi izanez gero, bidali lasai kolaborazioa gure korreo elektronikora: gaztelu@basozaina.com
Vezezuelako Aragortarren berri ere izango dugu, lore, arbol, eta basapiztien argazki bilduma isil isilik joango da handitzen, eta naturaren historiak xume eta koloredunen bila mendiratuko gara.
|
2014-02-02 Larten |
|
2014-02-02 Larten |
Bukatzeko gure ohizko karraxia: Salba dadila ahal izango duena, baina oraindik ere badago ITXAROPENA!
No hay comentarios:
Publicar un comentario